Txirrindulari baten ametsa.

BIKE360 GARA


Txirrindulariak gara. Betikoak.

Kala pedalean lotzen denean egiten duen soinua maite dugu.

Baita aldaparik malkartsuenean sortzen den bularreko mina.

Kilometro-kontagailua begiratzeak zirrara sortzen digu; arnasik gabe gelditzeak.

Gure irteeretan txapeldun izatea gogoko dugu.

Paisaia berdingabeak eta isiluneak gustuko ditugu.

Horrelakoak gara, abenturazaleak.

Bike 360.

Txirrindulari baten ametsa.

 
 

CLUB

Taldean gozatzen dugun otso bakartiak gara. Gure Klubean zu bezalako txirrindulariekin bidaiak eta abentura ahaztezinak biziko dituzu.

OSASUNA ETA ERRENDIMENDUA

Txirrindularitza bizimodu bat da. Zaindu, elikatu eta oztopoak gainditzeko modu bat.

SHOP

Materialik onenak eskura. Dena ez dagoelako zure esku.

ZERBITZUAK

 

Txirrindularitza xehetasun guztien arteko oreka da.

BIDAIAK ETA ESPERIENTZIAK

BIDAIAK ETA ESPERIENTZIAK

BIOMEKANIKAKO LABORATEGIA

BIOMEKANIKAKO LABORATEGIA

NUTRIZIO ZELULAR AKTIBOA

NUTRIZIO ZELULAR AKTIBOA

KIROL MEDIKUNTZA ETA FISIOLOGIA

KIROL MEDIKUNTZA ETA FISIOLOGIA

OSTEOPATIA, FISIOTERAPIA ETA KIROL MASAJEA

OSTEOPATIA, FISIOTERAPIA ETA KIROL MASAJEA

ENTRENAMENDU PERTSONALIZATUAK

ENTRENAMENDU PERTSONALIZATUAK

AEROYOGA, YOGA ETA PILATES

AEROYOGA, YOGA ETA PILATES

TAILER MEKANIKOA

TAILER MEKANIKOA

ESPAZIO FISIKOA

ESPAZIO FISIKOA

BIKERS

 

PROIEKTUAREN BIHOTZA.

Foto de Mikel Landa

MIKEL LANDA

Mikel Landa pertsona berezia da. Azkarra eta dotorea da bizikleta gainean. Hitz-jario handiko pertsona da eta, horrek, karisma handiko txirrindularia bilakatzen du. Bizikletatik jeisten denean ere bere buruak biraka jarraitzen du eta ideia bikainak bururatzen zaizkio. Ideia horiek gauzatzeko grin handia jartzen du, eta bere ilusioaren gurpilean sartzen ditu beste guztiak.

JESUS EZKURDIA

Hitz batekin definitzea zaila den pertsona horietako bat da Txus. Lagun adina helburu dituen pertsona. Hitz batekin esan beharko bagenu nor den Txus laguna litzake. Zurruna, baina aldi berean energia positiboz betea. Bere ideiei eta baloreei leiala. Topatzea zaila den pertsona horietakoa.

Foto de Jesus Ezkurdia

AITOR GALDOS

Pertsona leiala da Aitor. Izateko eta sentitzeko modu bati leiala. Bizikleta maite du; sentidumendu bat da beretzat, bizitzeko modu bat. Bere pasioa ofizio bilakatu du. Talde sendoa sortzeko gaitasuna du eta, giro onean, bere sentimenduen gurpilean sartzen ditu besteak.

JOSU BADIOLA

Eskuzabala eta edozeini laguntzeko prest izaten da Josu Badiola. Inork ikusten ez dituen lekuan aukera eta esperientzia berriak topatzen ditu bere ikuspegi enpresarialari esker. Kirola da bere pasioa eta diziplina ezberdinen inguruan dituen afizioak pentsamolde ireki eta estrategikoa izatea ahalbidetzen du. Tropelean edozein liderrek alboan izan nahi lukeen txirrindularia da!

Abrir chat