AEROYOGA, YOGA ETA PILATES

Hartu arnas, hasperen egin


Oreka berreskuratzea garrantzitsua da eta Noelia Oportok, zentroko irakasleak, erraz jarri nahi dizue yoga eta pilatesen munduan barneratu eta ezagutzak zabaltzeko. Guztiak zarete ongietorriak!

VINYASA YOGA

Estilo kreatiboa eta mugimendu arinak dituena. Klase hiritar eta dinamikoak dira, publiko eta maila guztietara egokituak. Arreta berezia jartzen zaio jarrerak mugimendu jariakorrekin lotzeari, postura berriak lortuta aurrera eginez. Vinyasa estiloak energia eta sorkuntza-espektroan jartzen du arreta.

D-gravity yoga/ Aereoa/ Aeropilates

1. maila (Aero Yoga Errestauratiboa)

2. maila (Pilates Aereoa)

3. maila (Aero Yoga Akrobatikoa, D-Gravity)

 

Yoga, pilates, dantza eta aireko arteak uztartzen dituen motodoa da. Muskulatura luzatzea eta indartzea ahalbidetzen du estilo honek, artikulazioak errespetatuz eta ornoen konpresioa saihestuta.

 

Praktika honek bizkarreko minak kentzen ditu, bizkarrezurra luzatzen du, zelulitisari eta biguntasunari aurre egiten die, zirkulazioa suspertzen du, muskulatura indartu eta birdifinitzen du, drainatze linfatiko eta zirkulatorioan laguntzen du, etab. Alderi fisikotik haratago, sormena, gorputzarekiko kontzientzia, gaitasun mentalak indartu eta lasaigarri emozionala da. Haratago, beldurrei, fobiei eta estresari aurre egiten laguntzen du.

Pilates Mat + Osagaiak

Lurrean egiten de pilates entrenamendu metodo bat da, gorputza modu orekatuan garatu, osasunerako kaltegarriak diren posturak zuzendu eta bizitasun fisikoa berreskuratzen du.

 

Pilates mugimenduaren terapia bat da eta onura ugari dakartza: posturak zuzentzen ditu, muskuluen artikulazioa eta indarra lantzen ditu, elastikotasun muskularra hobetzen du eta lesioetara prebentzioa lantzen ditu.

*Kontsultaren bat egiteko edota hitzordua hartzeko idatzi mezu bat info@bike360.es helbide elektronikora.

Abrir chat