Kirol-medikuntza da kirola egiteko gaitasuna eta kirolak eta jarduera fisikoak giza organismoan dituzten ondorioak aztertzen dituen zientzia, eta kirol-jardueraren ondoriozko patologien prebentzioa lantzen du beti. Bike360 medikuak pertsona guztiak zaindu, aholkatu eta diagnostikatzen ditu, bizikletan egiten dituzten irteerak seguruak izaten jarrai dezaten. Bike360an eginen diren azterketa mediko-kirolarien helburua izanen da kirol jardueraren kontra egin dezaketen osasun arazoak antzematea.
Oinarrizko osasun eta kirol azterketa:
Osasun eta kirol arloetako elkarrizketa.
Azterketa orokorra.
Elektrokardiograma eta arteria-tentsioa atsedenean.
Oinarrizko antropometria: pisua, neurria, tamaina, koipe-portzentajea.
Esfortzu-proba: arrabol interaktibo baten gainean egiten da, erregistro elektrokardiografikoaren eta arteria-tentsioaren kontrolarekin.
Osasun eta kirol azterketa aurreratua:
Osasun eta kirol arloetako elkarrizketa.
Azterketa orokorra.
Elektrokardiograma eta arteria-tentsioa atsedenean.
Oinarrizko antropometria: pisua, neurria, tamaina, koipe-portzentajea.
Esfortzu-proba: arrabol interaktibo baten gainean egiten da, erregistro elektrokardiografikoaren eta arteria-tentsioaren kontrolarekin.
Kirol-medikuntzako azterketa oinarrizkoa edo aurreratua egin dutenak eta denboraldia edo lehiaketa zehatzak planifikatzeko entrenamendu-erritmoak definitu nahi dituztenak.
Kirolarekin lotutako kontsulta medikoa eta kirolarien segimendu medikoa:
Kirola egitean sor daitezkeen zalantzak eta arazoak argitzeko kontsulta.
Kirolaren fisiologia kontsultatzea kirol probak planifikatzeko: analisiak, osagarriak, hidratazioa…
*Kontsultaren bat egiteko edota hitzordua hartzeko idatzi mezu bat info@bike360.es helbide elektronikora.