OSTEOPATIA/ FISIOTERAPIA/ KIROL MASAJEA

Bizikletarentzako erregaia.

 

BIKE360-en tratamendu aurreko eta ondorengo eremu esklusibo bat dago. Bertan, osteopatia, fisioterapia eta kirol-masaje zerbitzua eskaintzen zaie txirrindulariei. Entrenamendu gogor baten ondoren edo irteera baten aurretik behar duzun guztia BIKE360-en.

OSTEOPATÍA:

Giza gorpuntzaren ikuspegi holistikoa da, hau da, gorputza ez du ulerzen organo eta egituren multzo independente bat bezala. Ideia horretatik abiatuta, zentroko D.O. osteopatak, Josu Urbietak eta Pablo Aragon osteopatak, errai, kranial mailan et muskulu eskeletikoekin lan egiten dute gorputz osoan izan behar den harmonia berreraikitzeko. Horrela, oreka organiko orokorra berreskuratzen da eta, ondorioz, minaren fokua analitikoki arintzea lortzen da.

 

Osteopatia pediatrikoko zerbitzua ere eskaintzen dugu:

 

  • Bularreko haurraren kolikoak, errefluxu gastroesofagikoa, gorakoak, gasak eta idorreria
  • Arazo muskularrak dituzten haurrak, hala nola, sortzetiko tortikoliak edo kontrakturak
  • Urduritasuna eta/edo lo-arazoak dituzten haurrak
  • Haur txikiak edo eskoliosi funtzionala duten haurrak
  • Garezurreko asimetriak dituzten haurtxoak

FISIOTERAPIA:

Fisioterapia metodo, jarduketa eta tekniken multzoa da, baliabide fisikoak erabiliz, disfuntzio somatikoak dituzten pertsonak sendatu, prebenitu, berreskuratzen dituena. Botikarik gabeko terapia eta errehabilitazioa da. Horren bidez, hainbat gaitz diagnostikatzen, prebenitzn eta tratatzen ditugu. Hori guztia elektrizitate, ultrasoinu, laser, bero, hotz, ur, luzatze, trakzio eta masajeen bidez.

KIROL-MASAJEA

Kirol-masajea kirol-esfortzurako eta entrenamenduan zein lehiaketan lesioak prebenitu eta berreskuratzeko ehunak prestatzen dituen masaje mota-da.

*Kontsultaren bat egiteko edota hitzordua hartzeko idatzi mezu bat info@bike360.es helbide elektronikora.

Abrir chat